Jaime Rodríguez Salís

Jaime Rodríguez Salís
Bizitza
Jaiotza Irun1926ko abenduaren 11
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Irun2021eko otsailaren 10a (94 urte)
Familia
Aita Luis Rodríguez Gal
Ama Dolores Salis
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arkeologoa eta kultura-ekintzailea

Jaime Rodríguez Salís (1926ko abenduaren 11, Irun, Gipuzkoa - 2021eko otsailaren 10a, Irun, Gipuzkoa), euskal herritar kulturgizon, ikertzaile eta arkeologoa izan zen, bereziki Irun jaioterriko kultur giroan ezaguna.

Kulturarekin estuki lotutako familia bateko senidea zen, José Salís margolariaren biloba eta Dolores Salís eskultore eta idazlea eta Luis Rodríguez Gal historialari eta idazlearen semea.

1969-1970 artean Junkaleko Andre Mariaren elizako arkeologia indusketak zuzendu zituen, bai eta Santa Elena baselizako arkeologia indusketenak ere.

Arkeolanen sortzailea eta 1997tik erakunde horretako buru izan zen, gainera 2006an irekitako Oiasso Erromatar Museoaren bultzatzaileetako bat ere izan zen. Arkeolan erakundetik Irungo erromatar portua eta meatzeen ikerketa bultzarazi zuen.

Artezale gisa, Gaur kultur taldeko kideekin lotura estua izan zuen. Luis de Uranzu Kultur Taldearen buru ere izan zen, eta idazle bezala, "Oteiza en Irun 1957-1974" eta "El niño republicano de Beraun" liburuak idatzi zituen.

2012an Irungo Urrezko Domina jaso zuen, bere jaioterriko garaikur garrantzitsuena, "hiriaren kultura, historia eta artearen alde egindako lanarengatik"[1].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Jaime Rodríguez Salís y la Asociación de Donantes recibirán la Medalla de Oro de Irun en octubre» El Diario Vasco 2012-06-14 Noiz kontsultatua: 2021-03-02.

Kanpo estekak