Arthur Machen, Arthur Lewellyn Jones jaiotzaz (Caerleon, Monmouthshire, 1863komartxoaren 3a - Beaconsfield, Buckinghamshire, 1947koabenduaren 15a) galestar idazlea izan zen, fantasiazko eta beldurrezko bere lanengatik ezaguna. Herefordeko katedraleko eskolan ikasi zuen eta literaturarekin zaletu zen aitaren liburutegian. Jaioterriko paisaiak eragin handia izan zuen haren lanean. Idazle izateaz gain, aktore eta kazetari ere izan zen Evening News-en.