Banbara
| Banbara | |
|---|---|
Senegal garaiako banbarak 1890ean | |
| Biztanleak guztira | |
| 5035000[1] | |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| Hizkuntza | |
| Bamanankana | |
| Erlijioa | |
| Islam (sunismoa batez ere) eta erlijio tradizionalak | |
| Zerikusia duten beste giza taldeak |
Banbara Mendebaldeko Afrikako herria da. Mali, Ginea, Senegal, Mauritania, Burkina Faso eta Boli Kostako lurraldeetan bizi dira. Gaur egun 5.035.000 dira gutxi gorabehera eta haietatik 3.787.000 Malin bizi dira[1]. Haien ekonomia nekazaritzan oinarrituta dago. Lurrak taldearenak dira. Garrantzi handia ematen diote erlijioari, eta arte-gai nagusia erlijioa da. Artelan ezagunenak antilopeen irudiak dira. Mande taldeko bamanankan hizkuntzan mintzo dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Bambara Ikuska.com
