Basusarri
| Basusarri | ||
|---|---|---|
San Bartolome eliza. | ||
|
| ||
| Kokapena | ||
| Herrialdea | ||
| Lurraldea | ||
| Administrazioa | ||
| Estatua | ||
| Eskualdea | ||
| Departamendua | ||
| Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
| Barrutia | Baiona | |
| Kantonamendua | Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak | |
| Izen ofiziala | ||
| Auzapeza | Paul BaudryPaul Baudry (2008-2014) | |
| Posta kodea | 64200 | |
| INSEE kodea | 64100 | |
| Herritarra | basusartar | |
| Geografia | ||
| Azalera | 6,51 km² | |
| Garaiera | 2-85 metro | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 3.179 (2018: | |
| Dentsitatea | 393,09 biztanle/km² | |
| Zahartzea[1] | % 14,46 | |
| Ugalkortasuna[1] | ‰ 33,24 | |
| Ekonomia | ||
| Jarduera[1] | % 70,74 (2011) | |
| Desberdintasuna[1] | % 6,23 (2011) | |
| Langabezia[1] | % 5,59 (2013) | |
| Euskara | ||
| Euskaldunak | % 16,93 (2010) | |
| Erabilera | % 1,69 (2011) | |
| Datu gehigarriak | ||
| Webgunea | http://www.bassussarry.fr www.bassussarry.fr | |
Basusarri Lapurdiko erdialdeko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdea eskualdekoa.
Geografia
Ingurune naturala
Errobi ibaiak udalerria zeharkatzen du,[2] bai eta haren ibaiadar den Urdaintz errekak eta azken horretara isurtzen den Harrieta errekastoak ere.
Sarbideak
Basusarri RD-254, RD-755 eta RD-932 errepideek zeharkatua da.
Udalerri mugakideak
- Angelu eta Baiona iparraldean
- Milafranga ekialdean
- Uztaritze hego-ekialdean
- Arrangoitze hegoalde eta mendebaldean
Etxeak eta auzoak
Auzoak
- Eliza;
- Urdaintz.
Etxeak
Toponimia
Basusarri toponimoak itxura hauek izan ditu historian:
- Bila Nave quœ vocatur Bassessari, Bassessarri, Bacessari eta Bassissari (1150, 1186, 1256[4] eta XIII. mendeko Baionako eskutitzak[5] hurrenez hurren),
- Bila nave que nunc dicitur Bassessarri (1170,[6]),
- Sanctus Bartholomeus de Bassussary eta Bassussarits (1768 eta 1771 hurrenez hurren,[4] Baionako elizbarrutiaren bildumak[7]).
Historia
1813. urteko abenduaren 13an, Basusarrin, Iberiar Penintsulako Gerrako gudua jazo zen, Suchet jeneralaren soldaduak eta tropa hispano-ingelesak borrokatu zutelarik.
Demografia
300-400 biztanle inguruko herrixka txikia izan zen Basusarri XIX. mendean eta ia XX. mende osoan zehar. Haatik, Euskal Kosta-Aturri aglomeraziotik hurbil egonik, 1960ko hamarkadatik aurrera hazkunde nabarmena izan zuen eta 2010eko hamarkadan 2.000 biztanleen maila gainditu zuen.
| Basusarriko biztanleria |
|---|
![]() |
| Datuen iturburua: INSEE |
Politika
Alkateak
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Paul Baudry | 1995-2001 2001-2008 2008-2014 |
Kultura
- San Bartolome eliza XIX. mendearen bukaeran eraberritu zen.[8]
Basusartar ospetsuak
- Christophe Hondelatte (1962-), Basusarrin hezia.[9]
- Marie Darrieussecq (1969-), idazlea.[10]
- Bernard Larregi idazle eta apaiza herriko erretorea izan zen.
Argazki galeria
-
Etxe baten horman eginiko frontoia
-
Basusarriko herriko etxea
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Sandre datu-basea[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v Géoportail - Institut géographique national (France). (2019). Géoportail. (Noiz kontsultatua: 2019/04/21).
- ↑ a b Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque"
- ↑ Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Jean-Baptiste Orpustan, "Nouvelle toponymie basque" Presses universitaires de Bordeaux 2006, ISBN 2-86781-396-4
- ↑ XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Mérimée datu-basea
- ↑ Le Journal du Pays Basque: "Moi qui ai grandi à Bassussarry ..." (2009-01-24).
- ↑ «'Egunkaria' itxi zela-eta Frantziako kazetariak isilik geratu izana salatu dute», Berria.
Kanpo estekak
| Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- (Frantsesez) Basusarriren webgune ofiziala
