Dimenhidrinato farmako antihistaminikoa, antikolinergikoa, antibertiginosoa eta antiemetikoa da, ahotik eta bide parenteraletik aktiboa. Kimikoki, dimenhidrinatoa difenhidraminaren ( % 55 difenhidramina du) eta 8-kloroteofilinaren deribatua da.[1] Dimenhidrinatoa antiemetiko gisa erabiltzen dute, batez ere, haurdunaldiko hiperemesia eta hegazkinez edo itsasontziz egiten diren bidaiei lotutako goragaleak eta gorakoak prebenitzeko eta tratatzeko. Dimenhidrinatoa ez da eraginkorra kimioterapiak eragindako goragaleak eta okadak prebenitzeko eta tratatzeko.
Erreferentziak
↑(Ingelesez)Putra, Okky Dwichandra; Yoshida, Tomomi; Umeda, Daiki; Higashi, Kenjirou; Uekusa, Hidehiro; Yonemochi, Etsuo. (2016-7-29). «Crystal Structure Determination of Dimenhydrinate after More than 60 Years: Solving Salt–Cocrystal Ambiguity via Solid-State Characterizations and Solubility Study» Crystal Growth & Design 16 (9): 5223–5229. doi:10.1021/acs.cgd.6b00771..