Haaretz
| Haaretz | |
|---|---|
| Mota | egunkari eta egunkari |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | Israeli (Modern) Hebrew (en) |
| Formatua | Berlindar (formatua) |
| Argitaletxea | Amos Schocken (en) |
| Banaketa | |
| Banatze-eremua | ezker politiko |
| Maiztasuna | 1 egun |
| Historia | |
| Ideologia | ezker politiko |
| Erredaktoreak | Aluf Benn (en) |
| haaretz.com eta haaretz.co.il | |
Haaretz (hebreeraz: הָאָרֶץ, "Lurra", Israelgo Lurraldea aipatuz) Israelgo egunkaria da 1919an sortua. Hebreeraz argitaratzen da, ingelesez egindako bertsio laburtua duena, International Herald Tribune-ren Israelgo edizioaren eranskin gisa banatuta. Interneten hebreerazko eta ingelesezko bertsioak daude.
Egunkariaren ildo editoriala Gershom Schocken-ek definitu zuen, bere zuzendari nagusia 1939 eta 1990 artean. Haaretz Schocken familiakoa da. Gaur egun, 2004ko apirilean Janoj Marmari eta Yoel Esterón ordezkatu zituzten Dov Alfon-ek eta Tami Litani-k egunkaria zuzentzen dute.
Hebreerazko bi egunkari handienekin (Maariv eta Yedioth Ahronoth) alderatuta, Haaretz-ek artikulu luzeagoak ditu, tipografia txikiagoa, argazki gutxiago, eta zientziari eta literaturari eskainitako leku gehiago. Arabo-israeldar gatazkari buruz duen ikuspegia Israelgo ezker politikotik gertu dago, batez ere Amira Hass-ek eta Gideon Levy-k egindako erreportajei dagokienez. Haaretz-ek OLPrekiko Osloko Itunak ausarki lagundu zituen. Egunkariak Israelgo espektro erlijiosoarekiko duen jarrera laikoa da nabarmen. Nahiz eta askotan justizia sozialaren gaiei lekua ematen zaien (Ruth Sinai-ren gai horiei buruzko zutabeak bezala).