Ife
| Ife Ilé-Ifẹ̀ | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Nigeriako estatu | |
| Jatorrizko izena | Ilé-Ifẹ̀ |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 7°28′00″N 4°34′00″E / 7.4666666666667°N 4.5666666666667°E |
| Azalera | 1.791 km² |
| Altuera | 280 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 501.952 (2003) |
| Dentsitatea | 280 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Ordu eremua | UTC+01:00 |
| Hiri senidetuak | San Bernardino eta Rio de Janeiro |
Ife (joruberaz: Ifè edo Ilé-Ifẹ̀) hego-mendebaldeko Nigeriako hiria da, Osun estatuan dagoena, Lagostik 218 kilometro ipar-ekialdera. 2016an 644.373 biztanle zituen.[1]
Historia
Joruba herriarentzat hiri sakratua da, gizakiaren sorlekutzat baitaukate. XI. mendearen inguruan eraiki zen; 1960an han aurkitutako antzinako buztinezko eta brontzezko eskulturak oso aintzat hartuak izan ziren.
Ekonomia
Kakaoa eta kotoia lantzen dira. Errepide elkargune eta merkataritzagune garrantzitsua da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2020/1/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Nigeria: 2006 Population Census". web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-1-10).
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ife |