Ifrane
| Ifrane إفران ⵉⴼⵔⴰⵏ | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Fez-Meknes |
| Probintzia | Ifrane Province |
| Izen ofiziala | إفران Ifrane |
| Jatorrizko izena | إفران ⵉⴼⵔⴰⵏ |
| Posta kodea | 53000 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 33°32′N 5°07′W / 33.53°N 5.12°W |
| Azalera | 3.573 km² |
| Altuera | 1.713 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 11.209 (1994) 13.074 (2004) 14.659 (2014) 13.964 (2024) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2014) |
| Dentsitatea | 3 bizt/km² |
| Etxebizitzak | 3.373 |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 212 |
| Ordu eremua | Europa Mendebaldeko Ordua |
Ifrane[1] (arabieraz: إفران, amazigeraz: ⵉⴼⵔⴰⵏ) Marokoko hiri bat da eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 14.659 biztanle ditu.
Mendialdean dago eta Afrikako eta Arabiar herrialdetako tenperatura hotzenaren errekorra ezarri zuen 1935ean.[2]
Geografia
Atlas Ertainean kokaturik dago, 1.665 metrotako altueran. Eski estazioa du eta mendiko trekking ibilbideek turismogune garrantzitsua bihurtu dute.
Klima
Mendialdean kokaturik dago eta Ozeano Atlantikotik datozen lainoek prezipitazio dezente uzten dute. Neguan tenperaturak asko jaisten dira eta elurra erruz egiten du. Ifranek Afrikako eta Arabiar herrialdetako tenperatura hotzenaren errekorra ezarri zuen 1935ean, -23'9ºC hain zuzen ere.[2]
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 21.6 | 21.3 | 24.2 | 26.3 | 32.0 | 35.2 | 36.4 | 37.8 | 34.4 | 29.4 | 23.3 | 21.9 | ' |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.4 | 10.6 | 13.1 | 15.4 | 19.6 | 25.2 | 30.3 | 30.3 | 24.6 | 19.3 | 13.0 | 10.6 | 18.4 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.2 | 7.6 | 9.8 | 13.6 | 18.3 | 22.8 | 22.8 | 18.1 | 13.6 | 7.9 | 5.5 | 12.5 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.0 | -0.2 | 2.2 | 4.1 | 7.5 | 11.3 | 15.2 | 15.3 | 11.5 | 7.8 | 2.7 | 0.4 | 6.4 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -14.4 | -23.9 | -9.8 | -5.6 | -5.8 | 0.0 | 4.5 | 4.4 | 0.7 | -3.8 | -10.4 | -14.0 | ' |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 125.8 | 113.8 | 115.5 | 94.1 | 52.4 | 20.4 | 11.7 | 17.0 | 40.2 | 90.6 | 137.0 | 142.9 | 961.4 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 7.8 | 7.8 | 8.5 | 7.3 | 5.8 | 2.9 | 2.3 | 3.0 | 4.7 | 5.9 | 7.9 | 8.1 | 72.0 |
| Eguzki orduak | 180.6 | 169.1 | 214.4 | 211.2 | 263.1 | 302.3 | 340.8 | 317.0 | 258.1 | 227.3 | 175.8 | 172.8 | 2832.5 |
| Iturria: NOAA (sun 1961–1990),[3][4] (August record high)[5] | |||||||||||||
Historia
XVI. mendetik aurrera izan da asentamendua bertan, Sîdî 'Abd al-Salâm sharifak ezarri zuenetik. Gaur egungo hiria Frantziaren administraziopean ezarri zen 1928. urtean. Kolonoentzako uda igarotzeko toki freskoa izateko helburuaz sortu zuen Frantziak. 1979. urtean izen bera duen probintziako hiriburu bihurtu zen.
Ifrane izenak "haitzuloak" esan nahi du amazigheraz, izan ere historian zehar inguruko kareharrizko hormetako zuloak erabili baitira bizileku gisa. XX. mendearen bigarren erdialdean hasi ziren etxeak eraikitzen.
Hezkuntza
Al Akhawayn Unibertsitatea Ifranen ezarri zen 1995ean.[6]
Ondasun nabarmenak
- Ifraneko Parke Nazionala
- Mohamed VI.aren meskita
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ a b «Africa: Lowest Temperature | ASU World Meteorological Organization» web.archive.org 2015-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ (Ingelesez) «Al Akhawayn University» aui.ma (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).