Josef Masopust
Josef Masopust (Střimice, Txekoslovakia, 1931ko otsailaren 9a - Praga, 2015eko ekainaren 29a) txekiar futbolaria izan zen, Dukla Pragan erdilari moduan ia bere ibilbide osoan aritu zena. Bere ibilbideko urterik distiratsuena 1962 izan zen, Txekoslovakiak bigarren postua lortu zuenean Txileko Munduko Txapelketan, Brasil 3-1 garaituz, eta berak irabazi zuen France Football aldizkariko Urrezko Baloia.