Kalbario

Artikulu hau Jerusalemgo muino historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalbario (argipena)».


Golgotaren kokapen tradizionala, Hilobi Santuaren barnean

Kalbario edo Golgota[1][2] Jerusalemgo kanpoaldean zegoen muino bat izan zen, non, tradizioaren arabera, Jesukristo gurutziltzatu zuten.[3] Kalbario izenak, jatorriz, «buru-hezurraren lekua» esan nahi du, bere hegaletako batek itxura hori zuen eta. Toponimoa latinez Calvariae Locus zen; antzinako grezieraz, Κρανιου Τοπος (Kraniou Topos); eta arameraz, Golgota edo Golgotha. Judu-tradizioaren arabera, Adamen buru-hezurra bertan lurperatu zuten. [4]

Badirudi Konstantino enperadoreak hor Hilobi Santuaren basilika eraiki zuela 326-335. urteen artean, hain zuzen ere Helena Konstantinoplakoa bere amak 325ean balizko hilobia topatu zuen lekuan; baina 1885ean, Charles Gordonek beste kokapen bat proposatu zuen: handik iparraldera dagoen Lorategiaren Hilobia, Hiri Zaharreko Damaskoko Atearen kanpoan dagoena.

Erreferentziak

Kanpo estekak