Maimand
| Maimand eta bere kultura paisaia1 | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | v |
| Erreferentzia | 1423rev |
| Kokalekua | Kerman |
| Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
| Koordenatuak | 30°10′5″N 55°22′32″E / 30.16806°N 55.37556°E |
| Izen ematea | 2015 (XXXIX. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Maimand edo Meymand (persieraz: ميمند) Irango Kerman probintzian dagoen herrixka da. Ezaguna da bertako etxe trogloditak direla-eta, ezohikoak basamortuko kliman.
2015ean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1], Maimand eta bere kultura paisaia izenpean.
Ezaugarriak
Xahr-a Banak hiritik hurbil kokatua, Kerman probintzian, Maimand oso herrixka antzinakoa da. Irango goi-ordokiko lehendabiziko giza bizileku bat dela uste da, gutxienez duela 12.000 urtetik.
Egun 683 biztanle ditu eta gehienak arrokan (toban[1]) eskuz zulatutako 340 etxetan bizi dira, horietako batzuk 3000 urtez erabiliak.
Herrixkan 10.000 urteko petroglifoak aurkitu dira eta 6.000 urteko buztinezko ontzien arrastoak, bere bizitza luzearen lekuko.
-
Sarrera bat
-
Paisaia
-
Etxebizitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak
| Gizateriaren Ondarea Iranen | ||
|---|---|---|
|
Armeniar monasterioen multzoa Iranen • Bam eta bertako kultura paisaia • Behistun • Chogha Zanbil • Maimand eta bertako kultura paisaia • Golestan jauregia • Gonbad-e Qabus • Isfahango Meskita Nagusia • Naqsh-e Jahan plaza • Pasargada • Persepolis • Persiar lorategiak • Xahr-i Sokhta • Safi al-Din xekearen hilobia • Soltaniyeh • Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa • Susa • Tabrizko bazarra • Takht-e Soleiman • Persiar qanatak • Lut basamortua • Yazd • Sasandar paisaia arkeologikoa Fars eskualdean | ||