RAL
RAL Europan erabiltzen den kolore kodetze sistema da, 197an Alemaniako Kalitate Ziurtatzearen eta Hornidura Baldintzen Estatu Batzordeak sortua. Batzorde honek ematen dio izena: Reichsausschuß für Lieferbedingungen und Gütesicherung. Kolore sistema hau margoak izendatzeko erabiltzen da batik-bat.
Sortzean, sistemak 40 kolre kode zituen, eta egun 1687 ditu[1]. Gehienetan, koloreak haizemaile itxuran banatzen dira Pantone sisteman bezala.
RAL sistema ugari daude, baina bi dira ohikoenak: klasikoa (Classic) eta diseinua (Design).
RAL Classic
Koloreak 9 ñabarduretan banatzen dira eta bakoitzean 001 eta 099 artean kodetzen. Kolore kodeak ausaz banatzen dira ñabarduraren barnean.
Oro har, ohiko hizkeran RAL sistema erabiltzean RAL Classic sistemari buruz da.
| RAL 1001-1099 | horiak |
| RAL 2001-2099 | laranjak |
| RAL 3001-3099 | gorriak |
| RAL 4001-4099 | arrosa-moreak |
| RAL 5001-5099 | urdinak |
| RAL 6001-6099 | berdeak |
| RAL 7001-7099 | grisak |
| RAL 8001-8099 | arreak |
| RAL 9001-9099 | zuri-beltzak |
RAL Design
7 zifrekin kodetuak, RAL desginek koloreak xehetasun handiagoz definitzea ahalbidetzen du, batez ere ausazko sistema alboratuz:
- Ñabardura 3 zifrekin kodetzen da, 001 eta 360 artean.
- Distira 2 zifrekin kodetzen da.
- Asetasuna 2 zifrekin kodetzen da.
Adibidez: RAL 180 50 45 ur berdea da.