Rize
| Rize | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Turkiako probintzia | Rize probintzia |
| Posta kodea | 53100 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 41°01′30″N 40°31′12″E / 41.025°N 40.52°E |
| Altuera | 6 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 147.996 (2023) |
| Informazio gehigarria | |
| Ordu eremua | UTC+03:00 |
| rize.bel.tr | |

Rize (armenieraz: Ռիզէ, antzinako grezieraz: Ριζαίον/Rizaion) Turkiaren ipar-ekialdeko hiria da, Rize probintziaren hiriburua. Itsaso Beltzaren ertzean dago.[1] 119.828 biztanle zituen 2021ean. Haren antzinako izena Rhizaeum zen.
Kokapena
Hiria itsasoraino jaisten diren muino batzuen gainean dago eraikia; bere merkataritza-gunea badiako zerrenda lau estu batean dago. Rizen klima epela[2] eta landaretza oparoa aurki daiteke.
Errepidez lotuta dago Trebisondarekin (66 km mendebaldean), Hoparekin (88 km ekialdean, Georgiako mugatik gertu), eta Erzurumekin (hegoaldean); itsasontziz Istanbulekin komunikatuta dago.
Ekonomia
Rize inguruko eremuan hazitako tea prozesatu eta garraiatzeko zentro bat da. Tearen laborantza XX. mendeko 40ko eta 50eko hamarkadetan sartu zen eskualdean, eta eskualdearen destinoa aldatu zuen, ordura arte emigrazio-gune izan baitzen. Hiriak tea ikertzeko institutoa du, 1958an sortua, eta te-lorategiak dira hiriaren ikuspegi panoramikoetan nabarmentzen diren elementu nagusiak. Arrantza bigarren mailako jarduera da Rizen.
Geografia
Mendi garrantzitsuak
- Kaçkar (3.937 m)
- Barut (3.251 m)
- Ziglat (3.511 m)
- Verçenik (3.711 m)
- Hipot (3.560 m)
Ibai garrantzitsuak
- Fındıklı Deresi
- Büyükdere
- Pazar Suyu
- Karadere
- İyidere
Rizen jaiotako pertsonalitateak
- Köksal Toptan Politikaria, Parlamentuaren presidentea
- İsmail Bilen, Turkiako Alderdi Komunistaren idazkaria izan zen
- Fahri Tatan, futbolaria
- Kazım Ayvaz, txapeldun olinpikoa borrokan
- Mehmet Akif Pirim, txapeldun olinpikoa borroka greko-erromatarrean
- Zafer Biryol, futbolaria
- İsmail Türüt, musika folklorikoaren abeslaria
Demografia
| Urtea | Biztanleria |
|---|---|
| 1975 | 36.044 |
| 1980 | 43.407 |
| 1985 | 50.221 |
| 1990 | 52.031 |
| 1997 | 73.420 |
| 2000 | 78.144 |
| 2009 | 96.503 |
Iruditegia
-
Kaçkar Mendien Parke Nazionala
-
Pokut Yayla, turismoaren helmuga ezaguna
-
Tar Creek urjauzia
-
Rizeko Gazteluaren sarrera
-
Rizeko udaletxea.