Swarovski
| Swarovski | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | negozioa |
| Jarduera sektorea | Moda |
| Herrialdea | Austria |
| Jarduera | |
| Enplegatuak | 32.000 |
| Agintea | |
| Zuzendaria | Markus Langes-Swarovski (en) |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | Kommanditgesellschaft (en) |
| Jabea | Daniel Swarovski |
| Historia | |
| Sorrera | 1895 |
| Sortzailea | Daniel Swarovski |
| webgune ofiziala | |
Swarovski (alemanez svaˈrɔfski ahoskatua) Austriako beira enpresa bat da. Egoitza nagusia Wattensen du eta 1895ean Daniel Swarovskik sortu zuenetik familia-enpresa da.
Swarovski Taldeak hiru sektore nagusi ditu: Swarovski Crystal Business, batez ere kristalezko bitxiak eta osagarriak ekoizten dituena; Swarovski Optik, tresna optikoak ekoizten dituena, hala nola teleskopioak eta prismatikoak; eta Tyrolit, makineria ekoizten duena.
Swarovskiren kristal sortak fabrikatzaile eta artistentzako eskulturak, bitxigintzarako eta goi-mailako joskintzarako kristalezko miniaturak, etxeko dekorazioa, argi-armiarmak, argimutilak eta rhinestoneak (diamantearen antzeko harri mota) biltzen ditu.
Eskultura guztiek logotipoa dute. Swarovskiren jatorrizko logotipoa elur-lore edo edelweiss bat zen. Geroago, S.A.L. siglek ordezkatu zuten. 1988an, zisne bat hautatu zuen.