Xkhara
| Xkhara | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 5.193,2 m |
| Prominentzia | 1.357 m |
| Mota | mendi |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°59′58″N 43°06′42″E / 42.9994°N 43.1117°E |
| Honen parte da | Seven Third Summits (en) |
| Mendikatea | Bezengi Wall (en) |
| Estatu burujabe | |
| Mkhare | Samegrelo-Zemo Svaneti |
| Mendizaletasuna | |
| Lehen igoera | 1888ko iraila |
Xkhara[1] (georgieraz: შხარა; errusieraz Шхaрa) Georgiako mendirik altuena da. Svaneti eskualde historikoan Errusiako mugaren ondoan kokaturik, Xkhara Kutaisitik, Georgiako bigarren hirik handiena, 88 kilometrotara dago. Tontorra Kaukaso mendilerroaren erdialdean dago, Elbrusetik hego-ekialderantz. Xkhara Kaukaso mendilerroko hirugarren mendirik altuena da, Dykh Tau eta gero.
Xkhara Bezingi (edo Bezengi) Horma izeneko mendikotearen ekialdeko gailurra da. Lehenengo igoera 1888an ipar-ekialdetik U. Almer, J. Cockin eta C. Rothek osaturiko britainiar/suitzar taldeak egin zuen. Bezingi Horma zeharkatzeko lehenengo ibilbidea 1931 K. Poppinger, K. Moldan, and S. Schintlmeister austriarrek egin zuten.