Artikulu hau espasmoari buruzkoa da; bolumen-unitatea gaitzat duena beste hau da: «txopin (unitatea)»
Zotina edo txopinadiafragmak borondatearen kontra sortzen duen espasmoari deritzo. Normalean zenbait alditan ematen da minutuko. Biriketara sartzen den itsumustuko aire-jarioak glotisa itxiarazten du.
Sailkapen medikoa
Akutua, onbera edo iragankorra: 48 ordu baino gutxiago irauten duena.
Iraunkorra: 48 ordu baino gehiagokoa.
Trataezina: hilabete bat baino gehiago irauten duena.