Freising (ˈfʁaɪzɪŋ ahoskatua) Bavariako hiri bat da, Alemanian, Freising barrutiaren hiriburua. Azken zentsuaren arabera 49.939 biztanle zituen. Isar ibaiaren magalean dago, Munichen iparraldean, eta Municheko aireportutik gertu. Aireportu horretara iristen diren hegazkinek maiz ikusten dute hiria, bere bi muinoekin, batak katedrala eta gaztelua du, eta besteak munduko garagardotegirik zaharrena du: Bayerische Staatsbrauerei Weihenstephan.